Anestesia eta Bizkortzeko Unitatea
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Anestesia eta Bizkortzeko Unitate Asistentzialaren helburua da tratamendu mediko bat ematea pazienteek minik senti ez dezaten hainbat prozeduratan, hala nola kirurgian, detekzio- eta diagnostiko-proba batzuetan, ehun-laginak erauztean (adibidez, larruazaleko biopsiak) eta hortz-tratamenduetan. Izan ere, anestesiari esker, bizitza luzeagoa eta osasungarriagoa dakarten prozedurak jasan ditzakete pertsonek.
Anestesia eta Bizkortzeko mediku espezialistak
Ebakuntza aurreko arloa
Kontsultan, ebakuntza egin aurretik zein anestesia-mota erabiliko den zehazten da eta ebakuntzan zein arrisku gerta litekeen ebaluatzen da. Kontsulta horrek aukera ematen digu, hortaz, ebakuntzan gerta litezkeen arazoak prebenitzeko eta kasuan kasuko anestesia-plana gomendatzeko.
Arlo kirurgikoa
Anestesia-teknika hauek erabiltzen dira: anestesia osoa eta teknika lokalak eta erregionalak (epidurala, blokeo periferikoak), sedazioarekin eta sedaziorik gabe. Ebakuntzan zehar, anestesistak gertu-gertutik eta gailu elektroniko aurreratuen bidez zaintzen du anestesiaren bilakaera zuzena izan dadin.
Ebakuntza ondoko arloa
Interbentzioaren ondoren eta Anestesia Ondoko Errekuperazio Unitatean, anestesistak zaintza intentsiboa eta eboluzioaren balorazioa egiten du, baita kontrol analgesiko egokia ere, ebakuntza osteko mina saihesteko, eguneratutako protokoloen bidez eta teknika analgesiko eraginkorrenak eta seguruenak erabiliz.
Kanpo-arloa
Anestesistak gero eta zeregin garrantzitsuagoa du ebakuntza-gelatik kanpo; izan ere, gure zentroko Minaren Unitatearen arduraduna da, zeinean ohiko tratamenduekiko erresistentea den min kronikoa arintzeko hainbat tratamendu ematen diren.
Zerbitzu-zorroa
-
Anestesia aurreko azterketak
-
Sedazioa, miaketa diagnostikoak eta terapeutikoak egiteko
-
Bizkarrezur barneko anestesia, epidurala eta osoa
-
Haur-anestesia, hiru urtetik gorako haurrei
-
Minaren tratamendua
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Haro Sanz, Fermin | Zita eskatu |