Lege-oharra

Legezko Oharra

Legezko ohar honek (aurrerantzean, “Legezko Oharra”) https://centromedicozurriola.imq.es/ webguneko (aurrerantzean, “webgunea”) zerbitzuaren erabilera arautzen du. Webgunea Zurriola Zentro Medikoa SLUrena da, egoitza soziala Galtzara Nagusia 3, Donostia (Gipuzkoa) helbidean duena, B75068387 IFK duena, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena.

Legeria

Oro har, Zurriola Zentro Medikoa SLU eta webgunean ageri diren zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mendekoak dira. Alderdiek berariaz egiten diote uko dagokien jurisdikzioari, eta Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira kontratu honen baldintzak interpretatzeko edo egikaritzeko orduan sor litekeen edozein gatazka ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgunean sartzeak ez dakarrela inola ere merkataritza harremana hastea Zurriola Zentro Medikoa SLUrekin. Webgunearen titularrak ez du bat egiten laguntzaileek bertan adierazitako iritziekin. Zurriola Zentro Medikoa SLUk beretzat gordetzen du webgunean egoki jotzen dituen aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, eta aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu bertan ageri diren edukiak eta zerbitzuak zein horiek zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneetako edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Zurriola Zentro Medikoa SLUrenak dira, eta, beraz, debekatuta dago webguneetako edukiak erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo beste edozein jarduera egitea, iturria aipatuta ere, Zurriola Zentro Medikoa SLUk horretarako baimena idatziz eman ezean. Zurriola Zentro Medikoa SLUren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza izen, marka edo edozein eratako ikurrak bere jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

Estekak (linkak)

Zurriola Zentro Medikoa SLUren webguneetan ageri diren esteken (linken) helburua informazioa baino ez da, eta ez du inola ere horiei buruzko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa adierazten.

Fitxategi eta datu-orrien erregistroa

Webguneko zenbait zerbitzu erabili ahal izateko, ezinbestekoa da erregistroko datu-orria betetzea. Eskatzen diren datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika onartu ezean, ezin izango da webgunean izena eman, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen dituzten sustapenetan parte hartu.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta Zurriola Zentro Medikoa SLU salbuetsita dago horren gaineko erantzukizunetik. Edonola ere, erabiltzaileek emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta egiazkoak direla bermatuko dute eta horien erantzule izango dira, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartzen du harpidetzeko edo erregistratzeko datu-orrian informazio osoa eta zuzena ematea. Zurriola Zentro Medikoa SLU ez da berak sortu ez duen eta beste iturri batzuetatik atera den informazioaren erantzule, eta, beraz, ez du erantzukizunik izango informazio hori erabiltzearen ondorioz sor litezkeen balizko kalteen gainean. Zurriola Zentro Medikoa SLUk beretzat gordetzen du bere webguneetan ageri den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta informazio horretara sartzea mugatzeko zein debekatzeko eskubidea ere badauka. Zurriola Zentro Medikoa SLU salbuetsita dago berak emandako informazioaren oker, akats edo hutsuneen ondorioz erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalteren gaineko erantzukizunetik , betiere informazio hori Zurriola Zentro Medikoa SLUtik kanpoko iturrietatik baldin badator.

Adingabeak

Adingabeei berariaz zuzendutako zerbitzurik eskainiz gero, Zurriola Zentro Medikoa SLUk gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo, behar izanez gero, datuak automatikoki tratatzeko.