Espezialitateak eta talde-medikoa
Gure espezialistek pozik erantzungo dizute zure zalantzei eta zure kasu klinikoari egokitutako tratamenduak emango dizkizute.
Analisi klinikoak
Analisi Klinikoen Unitatea honetaz arduratzen da: paziente baten lagin biologikoak hartu eta ondoren laborategi batean aztertzen ditu, gaixotasunak hobeto prebenitu, diagnostikatu, tratatu eta jarraitzeko informazioa biltzeko.
Anatomia patologikoa
Zelulen egitura aztertzeaz arduratzen da Unitatea, zelulen morfologia normala den edo alteraziorik duen egiaztatzeko.
Anestesia eta Bizkortzeko Unitatea
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Anestesia eta Bizkortzeko Unitate Asistentzialaren helburua da tratamendu mediko bat ematea pazienteek minik senti ez dezaten hainbat prozeduratan, hala nola kirurgian, detekzio- eta diagnostiko-proba batzuetan, ehun-laginak erauztean (adibidez, larruazaleko biopsiak) eta hortz-tratamenduetan. Izan ere, anestesiari esker, bizitza luzeagoa eta osasungarriagoa dakarten prozedurak jasan ditzakete pertsonek.
Angiologia eta Hodietako Kirurgia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Hodietako Kirurgia Espezialitateko Unitate Asistentziala zirkulazio-aparatuko (arteriak, zainak eta hodi linfatikoak) gaixotasunak aztertu eta tratatzeaz arduratzen da.sti
Ariketa terapeutikoen programa
Kirol Medikuntzako Unitatearen zerbitzu-zorroaren barruan ariketa terapeutikoen programa ere badago, eta horri esker, hainbat gaixotasun tratatzen dira, hala nola aldizkako klaudikazioa, hipertentsioa, bihotzeko gutxiegitasuna edo 2 motako diabetesa.
Dermatologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Dermatologia Unitate Asistentzialak larruazala eta anexuak aztertzea du xede; baita horietako gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzea ere. Zerbitzua umeei zein helduei ematen zaie.
Dietetika eta nutrizioa
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Dietetika eta Nutrizioko Unitate Asistentzialak pertsona osasuntsuen edo gaixoen (dietoterapia) dietak aztertzea du xede; pertsona osasuntsuengan nutrizioaren fisiologiari buruzko ezagutzaren arabera, eta gaixoengan, elikadura-nahasmenduen fisiopatologiaren ezagutzaren arabera.
Digestio-aparatua
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Digestio-Aparatuko Espezialitatearen Unitate Asistentzialak digestio-aparatuko organoetako gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea du xede. Hauek dira digestio-aparatuko organoak: hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia edo kolona, uzki-ondestea, gibela, pankrea eta behazun-maskuria.
Endokrinologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Endokrinologia Espezialitateko Unitate Asistentzialaren helburua da sistema endokrinoari (nahasmendu hormonalak, hala nola hipotiroidismoa), metabolikoari (diabetesa, osteoporosia, etab.) edo nutrizio-sistemari (obesitatea, desnutrizioa, etab.) eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea.
Erizaintza
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Erizaintzako Unitate Asistentzialaren helburua da gaixoak eta zaurituak zaindu eta artatzea, eta asistentzia sanitarioko eta klinikoko, osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko beste zeregin batzuk egitea ere. Izan ere, hauek dira Unitate horretako zeregin nagusiak: ingurune segurua babestu eta sustatzea; osasun-gaien politikan, pazienteen kudeaketan eta osasun-sistemetan parte hartzea, eta ikerketa eta prestakuntza sustatzea ere.
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Errehabilitazioa eta Fisioterapia Unitate Asistentziala esperientzia profesional ugariko mediku errehabilitatzaile eta fisioterapeuta talde batek osatzen du. Pazienteak gaixotasun edo traumatismo baten ondorioz galdu duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea du helburu Unitateak.
Ginekologia eta obstetrizia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Ginekologia eta Obstetrizia Unitate Asistentzialaren helburua da emakumeak bizitzan zehar dituen osasun integraleko beharrak artatzea.
Gorputzeko kaltea baloratzeko Unitatea
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Gorputzeko Kaltea Baloratzeko Unitate Asistentzialaren helburua da istripu, zabarkeria mediko, eraso edo gaixotasun baten ondorioz pertsona bati kalte egin diezaioketen lesioak, sekuelak, galerak, minak, eragozpenak edo ezintasunak bilatu, ebaluatu, sailkatu eta jakinaraztea.
Irudi bidezko diagnostikoa
Irudi bidezko diagnostikoaren edo erradiologia proben bidez, gorputzaren barruko irudiak egin eta ikus daitezke. Miaketa fisiko eta informazio klinikoaz gain erabiltzen dira teknika horiek gaixotasunak diagnostikatzeko eta gaixotasun baten eboluzioa ikusteko edo ebakuntza baten aurretik egiaztatzeko. Osasunari arriskurik ez eragiteko, mediku batek agintzen duenean baino ez dira egiten, eta proba-kopurua murriztu eta alde sentikorrenak babesten dira.
Kardiologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Kardiologia Espezialitatearen Unitate Asistentziala bihotza, horren funtzioak eta gaixotasunak eta horiek eragiten dituzten arrisku-faktoreak aztertzeaz arduratzen da.
Kirol-medikuntza
IMQ Zurriola Zentroan kirol-medikuntzako aholkularitza espezializatua eskaintzen dizugu, kirola egiten duzunerako, prestakuntza fisiko egokia izan dezazun eta zure entrenamenduen plangintza egokia izan dadin. Halaber, orientabideak eskaintzen dizkizugu, hainbat arlotan, hala nola kirolerako nutrizioan eta psikologian. Kirolari amateurrei nahiz eliteko profesionalei ematen zaie zerbitzua. Kontsultan miaketa fisiko osoa egiteko eremua dugu, esfortzu-probak egiteko ekipamenduaz hornituta (ibiltzeko zintan eta zikloergometroan).
Kirurgia anbulatorioa
Kirurgia Anbulatorioa esaten zaie ebakuntza kirurgiko hauei: anestesia oso, lokal edo erregional bidez edo sedazio bidez egiten dira; ebakuntza osteko zainketa laburrak dituzte eta ez dira intentsiboak; berehala edo ebakuntza egin eta ordu gutxira ematen da alta. Instalazio eta lantalde trebatuak eta kohesionatuak behar izaten dira, lana eraginkorra eta bikaina izango dela bermatzeko, baita pazienteen segurtasuna bermatzeko ere, beti pazientearentzat emaitzarik onenak lortzeko.
Kirurgia orokorra eta Digestiboa
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Kirurgiako Unitate Asistentzialaren helburua da ohikoak diren gaixotasunen, hala nola digestio-aparatuari (apendizeko gaitzak, besikulakoak, hiato-herniak, hesteetakoak, hemorroideak, obesitatearen kirurgia...), guruin-organo batzuei (tiroidea, paratiroidea, gurin suprarrenalak...) eta bularrei eta tegumentoei eragiten dieten gaixotasunen tratamendu kirurgikoaz arduratzea.
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen helburua da sortzetiko prozesuak, hartutako prozesuak, prozesu tumoralak edo inboluzio-prozesuak zuzentzea, gorputzaren itxura edota funtzioa leheneratzeko, konpondu edo berregiteko.
Larrialdiak
Etengabeko arretako zerbitzua,erizaintza eta X izpiak, 8:00etatik 20:00etara, Medikuntza Orokorreko espezialisten eskutik.
Medikuntza birsortzailea
Hazkunde-faktoreak proteina batzuk dira, eta horiek odol-plasmatik eta plaketetatik ateratzen dira. Horretarako, pertsonari odola ateratzen zaio eta ondoren zentrifugatzen da, proteina horiek odolaren gainerako osagaietatik bereizteko.
Medikuntza eta kirurgia estetiko aurreratua
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Medikuntza eta Kirurgia Estetiko Aurreratuko Unitate Asistentzialaren helburua da estetika, edertasuna eta osasuna lehengoratu, iraunarazi eta sustatzea, pazientearentzat onuragarria izan dadin, eta ongizatea eta osasun orokor hobea izaten laguntzeko.
Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Medikuntza Orokorra eta Familia Medikuntza Unitatearen helburua da pertsonen eta familien osasuna guztiz zaintzea, eta, horretarako, arlo biologikoak eta klinikoak eta jokabide-arloak ditu.
Mina talka-uhin fokalen bidez tratatzea
Lokomozio-aparatuko minaren kontrako tratamendu ez-inbaditzailea, ekografia bidez kontrolatua.
Neumologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Neumologia Unitate Asistentzialaren helburua da arnas aparatuko gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzea, hala nola asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK), pneumopatia interstizialak, bronkiektasiak, loaren arnas nahasmenduak eta tabakismoa.
Neurofisiologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Neurofisiologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentralaren (garuna eta orno-muina) nahiz periferikoaren (gorputzaren gainerako atalen nerbioak eta zentzumen-organoak) azterketa funtzionala egitea, hainbat patologiaren (garuneko traumatismoak, bizkarrezur-muineko lesioak eta nerbio periferikoetako lesioak, hala nola harrapatzeagatiko sindromeak edo hausturak) diagnostiko zehatzaren, balorazio pronostikoaren eta bilakaeraren lagungarri izanik.
Neurologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Neurologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentraleko (garuna eta orno-muina) periferikoko (nerbioak eta muskuluak) eta autonomoko (erraien edo funtzio automatikoen –esaterako, arnasketa– funtzionamendua erregulatzen duten nerbioen multzoa) gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea.
Oftalmologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Oftalmologia Unitate Asistentzialaren helburua da begietako eta egitura periokularretako gaixotasunak ikertu eta horiei tratamendua ematea.
Oinaren Unitatea
Kalkulatzen da, gutxienez, pertsonen % 80k jasango duela oinaren patologiaren bat bizitzan zehar. Horregatik, oso ohiko patologia denez, IMQ Zurriola Zentro Medikoak Oinaren Patologia sortzea erabaki zuen, arlo horretan diharduten profesionalen lana koordinatzeko, gure pazienteei arreta integrala eskaintze aldera.
Otorrinolaringologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Otorrinolaringologia Unitate Asistentzialaren helburua da arreta integratua ematea, hain zuzen, belarrietakoko, sudurreko,ahoko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratuta. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, orekarako eta ahoskuntzako funtzioak, hots, mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiko eta lepoko eta horien organoetako patologiak ere tratatzen ditu.
Pediatria
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Pediatria Unitate Asistentzialaren helburua da osasun-asistentzia integrala eta kalitate handikoa ematea haur eta nerabeei, haurren garapen egokiaren jarraipenean eta hazkunde-etapetan sor daitezkeen alterazioen detekzioan oinarrituta. Pediatria-zerbitzu orokorra ematen du, beraz, goi-mailako prestakuntza duen giza talde baten eskutik, proba diagnostikoak eta beste espezialitate batzuetako medikuak berehala eskuratzeko aukerarekin, hori funtsezkoa baita gaixotasunak zuzen eta azkar diagnostikatzeko haurtzaroan eta nerabezaroan.
Pelbis-zoruko fisioterapia
Pelbis-zorua edo perineoa da pelbisaren behealdea estaltzen duen muskulu eta ehun konektiboen multzoa. Muskulu horiek pubisaren eta kokzixaren artean daude, bulbaren eta uzkiaren inguruan, eta abdomeneko erraien euskarri dira.
Podologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Podologia Unitate Asistentzialaren helburua da oinari eragiten dioten asalduak eta deformazioak aztertzea eta tratatzea. Modu autonomo eta independentean egiten ditu dagozkion zereginak, eta Oinaren Unitateko partaide da (diziplina anitzeko taldea: traumatologo bat, fisioterapeuta batzuk, erradiologo bat eta anestesista bat). Osasuna sustatzeko, oineko gaitzak eta deformazioak prebenitzeko eta bere diziplinari dagozkion tratamenduei ekiteko ematen ditu zainketak.
Psikiatria eta psikologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Psikiatria eta Psikologia Unitate Asistentziala esperientzia ugariko diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eta helburu hau du: gaixotasun mental organikoak eta ez-organikoak aztertu, diagnostikatu, tratatu eta prebenitzea, eta Zentroko beste Unitate batzuei laguntza ematea.
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Traumatologia Unitate Asistentzialaren helburua da balorazio klinikoa, diagnostikoa, prebentzioa, tratamendua, bitarteko kirurgiko eta ez-kirurgikoak erabilita, eta errehabilitazio egokiak egitea, lokomozio-aparatuko eta horrekin lotutako egituretako sortzetiko gaixotasunak eta gaixotasun hartuak, deformazio eta alterazio funtzional traumatikoak eta ez-traumatikoak (istripuzko traumatismoak eta horien sekuelak barne) dituzten pazienteei.
Urologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Urologia Unitate Asistentzialaren helburua da bi sexuetako gernu-aparatuari, guruin suprarrenalei eta peritoneo-atzeari eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea, baita gizonezkoaren ugaltze-aparatuko gaixotasunak ere.
Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza
Guillermo Acevedo López
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Iñaki Aguinaga Badiola
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Federico Alfano
Ariketa terapeutikoen programa
José Francisco Aramendi
Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza
Paula Arias
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Lander Arrese
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Inés Burutarán Usandizaga
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Gastón Camino
Kirurgia orokorra eta Digestiboa
Enrique Cormenzana Lizarribar
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Javier Corredor
Angiologia eta Hodietako Kirurgia
Jose María Egaña Barrenechea
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Igor Elizondo
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Juan Luis Fernández Sevillano
Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza
Iñigo Gil Barrena
Kirurgia orokorra eta Digestiboa
Jesús Gonzales Reyna
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
María Gonzalez Rivero
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Agustín Gutiérrez Ruiz
Mina talka-uhin fokalen bidez tratatzea
Agustín Gutiérrez Ruiz
Anestesia eta Bizkortzeko Unitatea
Fermin Haro Sanz
Gorputzeko kaltea baloratzeko Unitatea
Angel Lafuente Aboín
Ginekologia eta obstetrizia
Mª José Larraza Zandueta
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea
Francisco Javier Legorburu Oyarzabal
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Ángel Marcos Andrés
Angiologia eta Hodietako Kirurgia
Francisco Ortiz Gutiérrez
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Iñaki Quintanilla Zuaznabar
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
Nicolás Agustín Robador
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea
Thais Salas Fernández
Medikuntza eta kirurgia estetiko aurreratua
Thais Salas Fernández
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Natalia Salaverría Izaguirre
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Adriana Suarez de Luis
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Verónica Velasco García
Zure bilaketak ez dauka emaitzarik