• Hasiera
  • Angiologia eta Hodietako Kirurgia

Angiologia eta Hodietako Kirurgia

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Hodietako Kirurgia Espezialitateko Unitate Asistentziala zirkulazio-aparatuko (arteriak, zainak eta hodi linfatikoak) gaixotasunak aztertu eta tratatzeaz arduratzen da.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Angiologia eta Hodietako Kirurgiako mediku espezialistak

Zangoetako barizeak dira zain-sistemako gaixotasun ohikoenak, eta horiek arazo arinak, esaterako, estetikoak eta konplikazio larriak (flebitisa, tronbosia, …) eragin ditzakete. Azterketa egoki batek arazoa detektatzen laguntzen du, baita fase goiztiarretan tratatzen ere, arazoa larriagotu ez dadin.

Arterietako gaixotasunik larriena arterioesklerosia da: arteria zahartu eta mehetu egiten da, erabateko oklusioa gertatu arte, hots, guztiz itxi arte; adinak, eta tabakoaren kontsumoak, hipertentsioak , kolesterolak eta diabetesak areagotzen dute gaixotasuna. Zangoetan gertatzen denean, besteak beste, mina agertzen da (hasieran, ibiltzean edo korrika egiterakoan, baina, pixkanaka, lasai egonda ere) eta lurruazalaren kolorazioan eta sentimenean alterazioak gertatzen dira.

Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Zerbitzua gaixotasun horiek aztertu eta tratatzeaz arduratzen da, ahalik eta goiztiarren gainera, larriagotu ez daitezen. Esperientzia ugari du Zerbitzuak eritasunak tratatzen, era guztietako teknikez eta tresnez baliatuta: ohikoenetatik hasita (safenektomia-fleboerauzketa), berrienetara eta  zauri txikikoetara (hodietako laserra, aparra edo "itsasgarriak"). Tratamendua pazientearen ezaugarrietara egokitu daiteke. 

Gaixotasuna aztertu egiten da, eta, horretarako, historia kliniko xehea egiten da, hodi-sistemaren miaketa fisikoa eta hodietako eko Doppler-a egiten dira. Azterketa hori barizeak dituzten adin guztietako pazienteei gomendatzen zaie, bereziki, 55 urtetik gorako erretzaileei, hipertentsiodunei edota kolesterol edo diabetes gehiegi dutenei. 

Tratamendu-aukera ugaria jartzen zaie eskura pazienteei, hala nola ariketa terapeutikoa eta medikazioa (nagusiak), eta kirurgikoak: barizeetako mikrokirurgia estetikoa (esklerosia), zauri txikiko tratamenduak (hodietako laserra, etab. ...) edo teknika konplexuagoak.

Zerbitzu-zorroa

  • Kontsulta

  • Hodi eta zainetako eko Doppler-a

  • Hodietako laser bidezko barize-tratamendua

  • Apar edota “itsagarrien” bidezko barize-tratamendua

  • Tronbosi osteko sindromea

  • Zainetako angiomak

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Egaña Barrenechea, Jose María Zita eskatu
Ortiz Gutiérrez, Francisco Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain