Digestio-aparatua
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Digestio-Aparatuko Espezialitatearen Unitate Asistentzialak digestio-aparatuko organoetako gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea du xede. Hauek dira digestio-aparatuko organoak: hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia edo kolona, uzki-ondestea, gibela, pankrea eta behazun-maskuria.
Digestio-aparatuko mediku espezialistak
Gaixotasun horien artean, nabarmen ugaritu dira hesteetako gaixotasun inflamatorioak, funtzionalak eta tumoralak. Izan ere, horregatik bultzatzen ari dira aurrerapen tekniko asko arlo horretan.
Unitate horretan, digestio-aparatuaren gaixotasunak aztertu eta diagnostikatzeaz gain, sintomarik gabeko paziente asko bertara etortzen dira gaixotasun gaiztorik ote duten jakiteko, hasierako faseetan diagnostikatzen badira, errazago sendatuko direlako, ebakuntza errazen bidez (esaterako, koloneko polipoak erauztea, koloneko minbizi bilaka ez dadin, edo Barrett-en hestegorria kontrolatzea, hestegorriko minbizia prebenitzeko).
Unitate horren barruan Digestio Endoskopia Unitatea dago; horretan, sedazio bidezko gastroskopia, kolonoskopia eta errektoskopien bidez, gaixotasun asko diagnostikatzen dira, hala nola errefluxu gastroesofagikoa, Barrett-en hestegorria, ultzerak eta tumore gastroesofagikoak, eta koloneko hainbat gaixotasun, batez ere, koloneko minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta horren tratamendua.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta
-
Endoskopiak: gastroskopiak, kolonoskopiak eta errektoskopiak
-
Laborategiko testa: Helicobacter pylori bakterioa. Elikadura-intolerantziak. Hesteetako gaixotasun inflamatorioa
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Alonso Galán, Horacio | Zita eskatu | |
Lizasoain Urcola, Jacobo | Zita eskatu |