• Hasiera
  • Gorputzeko kaltea baloratzeko Unitatea

Gorputzeko kaltea baloratzeko Unitatea

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Gorputzeko Kaltea Baloratzeko Unitate Asistentzialaren helburua da istripu, zabarkeria mediko, eraso edo gaixotasun baten ondorioz pertsona bati kalte egin diezaioketen lesioak, sekuelak, galerak, minak, eragozpenak edo ezintasunak bilatu, ebaluatu, sailkatu eta jakinaraztea.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Gorputzeko kaltea baloratzeko Unitateko mediku espezialista 

Profesional kualifikatu eta eskarmentudunak arduratzen dira horietaz, hala nola Angel Lafuente doktorea.  Masterra du  Gorputz Kaltearen Balorazioan eta Aseguru Pribatuen Medikuntzan, eta elkarte hauetako kidea da: Aseguruen Medikuntzaren Espainiako Elkartea (AMES), Gorputz Kaltearen Balorazioaren Nazioarteko Elkartea eta Matxuretako perituak eta komisarioen Elkartea (APCAS).

Unitateak baliabide diagnostiko egokiak ditu (laborategia, erresonantzia magnetikoa, ...), eta pazientea osorik aztertzeko, beste medikuntza-espezialitate batzuekin dihardu elkarlanean. 

Horri guztiari esker, azterketa osoa egin daiteke, eta, gainera, Unitatea Donostiako erdialdean dagoenez,  pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.

Unitateak nola funtzionatzen duen

Jarduketa mediko jakin bati buruzko eztabaida dagoenean, abokatuek pertsonen ordezkari esku hartzen dute, eta bai haiek bai epaileek, bi eremuak ezagutzen dituen figura bat behar dute balorazio zehatza eman dezan. Izan ere, figura horren eginkizun nagusia da abokatuei, epaileei eta fiskalei baliagarria izango zaien txosten bat egitea.

Peritu edo aditu medikoa osasuneko eta zuzenbideko jakintzen arteko lotura da.
Pertsona aztertu ondoren, peritu-txostena egiten du. Peritu-txosten horrek kasuaren argudioak eta balorazioak jasotzen ditu. Txosten hori egiteko, agiri guztiak aztertu behar dira –hala nola historia klinikoa–, kalteen eta istripuaren arteko kausalitate-erlazioa zehazteko.

Kalteen eta istripuaren arteko kausalitate-erlazioa frogatu ondoren, istripua izan duenak kalte-ordaina jasoko du lesio, kalte edo galerarengatik.

Zerbitzu-zorroa

Peritatze medikoak arlo hauetan:

  • Arlo zibila

  • Zigor-arloa

  • Osasun-arloa

  • Lan-arloa

  • Familia-arloa

  • Administrazio-arloa

  • Arlo militarra

  • Canónico

  • Arlo kanonikoa

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Lafuente Aboín, Angel

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain