Kirurgia orokorra eta Digestiboa
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Kirurgiako Unitate Asistentzialaren helburua da ohikoak diren gaixotasunen, hala nola digestio-aparatuari (apendizeko gaitzak, besikulakoak, hiato-herniak, hesteetakoak, hemorroideak, obesitatearen kirurgia...), guruin-organo batzuei (tiroidea, paratiroidea, gurin suprarrenalak...) eta bularrei eta tegumentoei eragiten dieten gaixotasunen tratamendu kirurgikoaz arduratzea.
Kirugia Orokorreko eta Digestiboko mediku espezialistak
Unitateak baliabide diagnostiko osoak ditu (laborategia eta erresonantzia magnetikoa, besteak beste), baita Bereizmen Handiko Endoskopia Unitate bat eta kirurgia anbulatorio txiki nahiz handirako (ospitaleratu gabe) ebakuntza-gela bat, beharrezko guztiaz hornituta, ospitaleratzerik behar ez duten ebakuntza kirurgiko guztiak egiteko.
Horri guztiari esker, pazienteei ingurune erabat seguru batean egiten zaizkie ebakuntzak, oso eroso gainera, Donostiako erdialdean baitago zentroa; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsultak
-
Teknika diagnostikoak
- Endoskopia digestiboak.
- Zitologia-ziztada gidatuak.
- Laparoskopia diagnostikoa.
- Larruazalean zeharreko biopsiak eta biopsia laparoskopikoak. -
Teknika terapeutikoak
- Kirurgia endoskopikoa: polipektomiak.
- Hestegorriko barizeen esklerosia.
- Urdail barruko baloia.
- Kirurgia lokala: prozesu dermikoak, barizeen esklerosia.
- Ospitaleratu gabeko kirurgia: bularreko kirurgia onbera, gongoil-biopsiak, koloproktologia, iztaiko herniak, abdomen-paretako herniak.
- Kirurgia laparoskopikoa.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Cormenzana Lizarribar, Enrique | Zita eskatu | |
Gonzales Reyna, Jesús | Asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara | Zita eskatu |