• Hasiera
  • Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea

Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea

Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen helburua da sortzetiko prozesuak, hartutako prozesuak, prozesu tumoralak edo inboluzio-prozesuak zuzentzea, gorputzaren itxura edota funtzioa leheneratzeko, konpondu edo berregiteko.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko mediku espezialistak

Era berean, arau estetikoaren alterazioak zuzentzeaz ere arduratzen da, pazientearen egonkortasun emozionala eta bizi-kalitatea hobetuko dituen aurpegiko eta gorputzeko harmonia areagotzeko.

Diagnostikorako eta kirurgiarako gure ekipamenduei esker, eta zentro medikoko gainerako unitate eta zerbitzuekin lankidetzan aritu izanari esker, ahalik eta diagnostiko goiztiarrenak egiten ditugu, eta horrek, zauri txikiko tratamendu mediko edo kirurgikoak bilatzeko aukera ematen digu. Zerbitzu pertsonalizatua, azkarra eta integrala eskaintzen dugu, pazientearentzat segurtasun guztiak dituena. Hori guztia, Donostiako erdialdean bertan; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.

Zerbitzu-zorroa

  • Emakumezkoen kirurgia

    - Bularrak handitu ala txikitzea.
    - Mastopexia.
    - Tutu-formako bularrak.
    - Zauri txikiko abdominoplastia.
    - Izterreko eta besoko lifting-a.
    - Kirurgia estetiko genitala.
    - Bularreko minbiziaren sekuelak.
  • Gizonezkoen kirurgia

    - Ginekomastia.
    - Gizonezkoen kirurgia estetiko genitala.
  • Aurpegiko kirurgia

    - Zauri txikiko lifting-a eta aurpegiko gaztetzea.
    - Blefaroplastia.
    - Errinoplastia.
    - Otoplastia.
    - Kokospetako kirurgia.
  • Kirurgia Dermatologikoa

  • Kirurgia Plastiko Pediatrikoa

  • Kirurgia Berreraikitzailea eta Mikrokirurgia

    - Eskuko eta goiko gorputz-adarreko kirurgia: oinarrizko patologia (karpoko erretena, Dupuytren-a) traumatismoen sekuelak, tendoi- edo nerbio-lesioak, tumoreak, anputazio partzialak edo osoak eta aurretiko kirurgien sekuelak. 
    - Beheko gorputz-adarreko kirurgia berreraikitzailea: trauma osteko sekuelak, oin diabetikoa.
    - Erredurak: sekuelak.
  • Obesitate osteko kirurgia

  • Liposukzioa

  • Lipofilling-a

  • Ebakuntza osteko fisioterapia

  • Quick RecoveryProcedure (QRP)

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Legorburu Oyarzabal, Francisco Javier Zita eskatu
Salas Fernández, Thais Astelehenetan 16:00etatik 20:00etara Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain