Medikuntza birsortzailea

Hazkunde-faktoreak proteina batzuk dira, eta horiek odol-plasmatik eta plaketetatik ateratzen dira. Horretarako, pertsonari odola ateratzen zaio eta ondoren zentrifugatzen da, proteina horiek odolaren gainerako osagaietatik bereizteko.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Medikuntza birsortzaileko mediku espezialistak

Ateratako odola zentrifugatu ondoren proteina lortu ostean, sendatu beharreko aldean infliltratuko da.


Espezialitate horretan, hazkunde-faktoreak kirol-patologiak eta artrosia sendatzeko erabili ohi dira. 

Kirol-patologiak tendoien, lotailuen eta muskuluen hanturak eta lesioak dira, hala nola Akiles-en tendoiko eta tendoi errotuliarreko tendinitisak. Horrelako lesioetan, 3 infiltrazio gomendatzen dira, horien artean 10 eguneko tartea utzita, eta, lesioa duen tokia hobeto kokatzeko, ekografo batez baliatzen da. 

Artrosiaren kasuan, belaunak eta aldakak ohi dira giltzadura kaltetuenak, baina eskeletoko giltzadura guztietan egin daitezke infiltrazioak –eskuetan, oinetan, eskumuturretan edo sorbaldetan–, eta horietan ere 3 –batzuetan, 4– infliltrazio jartzen dira. Tratamendu hori urbeteren buruan egin daiteke berriro. 

Artrosi patologietan, 2. eta 3. mailako artrosietan (arina eta moderatua) gomendatzen da, gaixotasunaren berezko eboluzioa geldiarazteko. Artrosiaren eboluzioa oso handia bada (4. mailakoa), tratamenduaren eraginkortasuna nabarmen murriztuko da. 

Hazkunde-faktoreen efektuak

Hazkunde-faktoreek ehunak konpontzeko prozesuak errazten dituzte, eta horiek jartzen diren aldeetan odol-hodi berriak sorrarazten dituzte; hala, ehunak birmoldatzen laguntzen dute. Hortaz, efektu hauek izango dituzte:

  • Efektu min-kentzailea (analgesikoa)
  • Hantura kontrako efektua (antiinflamatorioa)
  • Efektu birsortzailea
  • Pazientearen beraren zelulak direnez, ez da errefusik edo intolerantziarik gertatzen
  • Ez da anestesiarik behar
Hitzordua erreserbatu

Hori guztia dela eta, hazkunde-faktoreak tratamendu baliagarriak dira giltzaduretako artrosi patologian, batez ere, belaunean eta aldakan, baita kirol-patologietan ere, hala nola tendinopatia kronikoetan, tendoi-hausturetan, lotailu-hausturetan, meniskoko patologian eta muskulu-hausturetan. Mina eta hantura murrizten, zurruntasuna, funtzionaltasuna eta mugikortasuna hobetzen eta errekuperazio-denborak laburtzen ditu.

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Burutarán Usandizaga , Inés Zita eskatu
Fernández Sevillano, Juan Luis Zita eskatu
Gutiérrez Ruiz, Agustín Zita eskatu
Salas Fernández, Thais Astelehenetan 16:00etatik 20:00etara Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain