• Hasiera
  • Medikuntza eta kirurgia estetiko aurreratua

Medikuntza eta kirurgia estetiko aurreratua

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Medikuntza eta Kirurgia Estetiko Aurreratuko Unitate Asistentzialaren helburua da estetika, edertasuna eta osasuna lehengoratu, iraunarazi eta sustatzea, pazientearentzat onuragarria izan dadin, eta ongizatea eta osasun orokor hobea izaten laguntzeko.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Medikuntza eta Kirurgia Estetiko Aurreratuko mediku espezialista 

Thais Salas doktoreak, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoan espezialistak, esperientzia ugaria du sektorean,10 urte baino gehiago baitarama lanean; izan ere, Estatuko zentro gailenetan lan egin du, hala nola Miguel Servet Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean. 

Kirurgialari plastiko trebatua denez, pazientearen eskura tratamendu-sorta ugaria jartzen du: zauri txikiko prozeduretatik hasita, teknika kirurgiko berritzaileenetara, betiere, kalitate handiko produktuez baliatuta, emaitza naturalak, harmoniatsuak eta iraunkorrak lortzeko.

Horri guztiari profesionaltasuna, zintzotasuna eta bezeroen konfiantza gehitzen badizkiogu, IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Medikuntza eta Kirurgia Estetiko Aurreratuko Unitatea erreferentzia da Donostiako nahiz Gipuzkoako asistentzia-sektorean.

Zerbitzu-zorroa

  • Medikuntza estetikoa eta antiaging-a

    - Aurpegiko eta ileko plaketa ugariko plasma (PRP).
    - Aurpegiko larruazala biziberritu, birdentsifikatu eta hidratatzea.
    - Aurpegiko mesoterapia.
    - Kolageno-estimulatzaile bidezko tratamendua.
    - Radiesse infiltrazioak.
    - Hydrafaziala: esfoliatzeko, ezpurutasunak ateratzeko eta aurpegiko eta gorputzeko azala hidratatzeko Vortex-Fusion sistema patentatu esklusiboa.

  • Medikuntza estetikoa
    - Tratamenduak azido hialuronikoarekin (Teoxane laborategiak): ezpainak (hidratatzea, nabarmentzea, handitzea, “barra-kodea” kentzea), betzuloak, kokotsa, txotxongilo-zimurrak eta izur nasogenianoak, masailalbo-hezurrak, sudur-moldaketa, blanching-a, loki-barrunbea, baraila markatzea.
    - Tratamenduak toxina botulinikoarekin (Vistabel, Botox): hortz-karrasa (bruxismoa), hiperhidrosia, espresio-zimurrak.
    - Konplikazio estetikoentzako tratamenduak.
    - Fisioterapia estetikoa (INDIBA).
  • Kirurgia estetikoa
    - Aurpegian: betazal-kirurgia (blefaroplastia),  belarri-kirurgia (belarri hegodunak, belarri-gingil urratuak), sudurra (errinoplastia), Bichat-en bolak (bichektomia).
    - Bularretan: bularrak handitzea, bular-protesiak aldatu edo kentzea, bularrak altxatzea, bularrak txikitzea, tutu-formako bularrak, titiburu alderantzizkatuak.
    - Gorputzean: abdominoplastia eta miniabdominoplastia, besoetako lifting-a, izterretako lifting-a, liposukzioa, ginekomastia.
    - Emakumezkoaren kirurgia intimoa: labioplastia, Venusen mendiko liposukzioa eta kirurgia.
    - Larruazala (kirurgia dermatologikoa): orbainak zuzentzea; keratosi seborreikoa, garatxoak, orinak eta sebo-kisteak kentzea.
Hitzordua erreserbatu

Lehenengo kontsulta doan

Kontsultatu gure sustapenak. Beherapen bereziak IMQ-ko asegurudunentzat.

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Salas Fernández, Thais Astelehenetan 16:00etatik 20:00etara Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain