• Hasiera
  • Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza

Medikuntza orokorra eta familia-medikuntza

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Medikuntza Orokorra eta Familia Medikuntza Unitatearen helburua da pertsonen eta familien osasuna guztiz zaintzea, eta, horretarako, arlo biologikoak eta klinikoak eta jokabide-arloak ditu.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola
Lehen mailako Arretaz arduratzen den espezialitatea zeregin nabarmena hartzen ari da, herritarrek dituzten osasun-arazo gehienak konpontzen baititu, eta, gainera, espezialistak arretako bigarren mailan (ospitalea eta ospitalez kanpoko zerbitzuak) lan egiten duten espezialistekin koordinatzen dira, eta, horri esker, sistema osoa egoki funtzionatzen du.

Medikuntza orokorreko eta Familia Medikuntzako mediku espezialistak

Unitate Asistentzial horretako medikuei kontsultatzen diete lehenen beren sintomak pazienteek eta, hortaz, esperientzia ugariko profesionalak daude eta teknologia aurreratuaz hornituta dago Unitatea (erradiologia arrunta, ekografia, erresonantzia, analisi klinikoak, elektrokardiografia, etab.); halaber, gainerako espezialitateetako espezialisten eta erizaintzako langileen laguntza du. Horri esker, paziente bakoitzari kalitatezko arreta ematen zaio, berehalakoa, integrala eta indibidualizatua, eta, beraz, garrantzitsua da paziente bakoitzak “bere” familia-medikua izatea erreferentzia, bere osasun-arazo zehatzari, orientazioa, tratamendua eta laguntza emateko.

Hornidura teknologiko aurreratua eta ordutegi zabala (8:00etatik 20:00etara, lanegun guztietan) direla eta,  Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzua ere ematen da, eta Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzura joaten diren kontsulten % 70 inguru artatzen ditu eraginkortasun berberaz, baina azkarrago (itxaronaldiak laburragoak dira).

Zerbitzu-zorroa

  • Arreta urgentea

  • Medikuntza Orokorreko kontsultak

  • Etxeko kontsultak

  • Arreta paziente kronikoari eta patologia anitzekoari

  • Telefono-arreta eta bideokontsulta

  • Azterketa mediko pertsonalizatuak

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Acevedo López, Guillermo Zita eskatu
Arias, Paula
Gil Barrena, Iñigo Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain