Oftalmologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Oftalmologia Unitate Asistentzialaren helburua da begietako eta egitura periokularretako gaixotasunak ikertu eta horiei tratamendua ematea.
Oftalmologiako mediku espezialistak
Azken urteotan, aurrerapenak itzelak izan dira Oftalmologian, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, diagnostiko-arloan nahiz terapia-arloan teknika berriak garatu izanagatik. Lehen tratatzen ez ziren begietako patologia batzuk –halabeharrez itsutasuna zekartenak– tratatzen dira orain. Halaber, emaitzarik onena ahalik eta arrisku txikienarekin eta denbora laburrenean lortu nahi duten pazienteen eskakizunetara egokitzeko aukera ematen dute.
Prebentzio-medikuntza funtsezkoa da hainbat patologiaren prebentzio eta tratamendu goiztiarrean: hala nola, glaukoma edo zahartzeari lotutako patologiak prebenitzeko, esaterako, adinarekin lotutako makulako endekapena. Hortaz, aldizka oftalmologoarengana joatea da begi osasuntsuak izateko ekintzarik onena.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta orokorra eta pediatikoa
- Kanpimetria eta begi-biometria.
- Koherentzia optikoko tomografia (KOT).
- Ikusmen urria.
- Adinarekin lotutako makulako endekapena.
- Begi-globolaren atzeko poloa: erretina eta beirakara.
- Begi-globolaren aurreko poloa: konjuntiba, kornea eta kristalinoa.
- Betazalak. -
Kirurgia
- Begi-lausoak.
- Bitrektomiak.
- Erretina-askatzearen tratamendua.
- Glaukomaren tratamendua.
- Okuloplastiak.
- Blefaroplastiak edo betazalen kirurgia.
- Lakrimaleko kirurgia.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Borque Rodríguez Maimon, Enrique | Zita eskatu | |
De Benedetti, Giacomo | Zita eskatu | |
Pérez Torres, Sergio | Zita eskatu | |
Unamuno, Ignacio | Zita eskatu |