Otorrinolaringologia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Otorrinolaringologia Unitate Asistentzialaren helburua da arreta integratua ematea, hain zuzen, belarrietakoko, sudurreko,ahoko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratuta. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, orekarako eta ahoskuntzako funtzioak, hots, mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiko eta lepoko eta horien organoetako patologiak ere tratatzen ditu.
Otorrinolaringologoak
Diagnostikorako eta kirurgiarako gure ekipamenduei esker, eta zentro medikoko gainerako zerbitzuekin lankidetzan aritu izanari esker, ahalik eta diagnostiko goiztiarrenak egiten ditugu, eta horrek, zauri txikiko tratamendu mediko edo kirurgikoak bilatzeko aukera ematen digu. Zerbitzu pertsonalizatua, azkarra, integrala eskaintzen dugu, pazientearentzat segurtasun guztiak dituena. Hori guztia, Donostiako erdialdean bertan; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsultak helduentzat eta umeentzat
- Akufenoak edo tinnitusa (modu jarraituan nahiz aldizka zarata-hotsak edo soinuak atzematea, horrelakorik sortuko duen inolako soinu-estimulurik egon gabe).
- Hipoakusiak edo entzumen-galera.
- Prozesu infekziosoak: otitisa, amigdalitisa, faringitisa.
- Disfonia edo ahots-nahasmenduak.
- Zurrungak.
- Bertigoak. -
Jarduera kirurgikoa
- Kirurgia endoskopikoa: sudurreko polipoak, mukozeleak, errinitis hipertrofikoa, etab.... -
Proba diagnostikoak
- Audiometria.
- Inpedantziometria.
- Nasofaringolaringofibroskopia.
- Estroboskopia.
- Bideonistagmografia.
- Zitologia eko gidatuak.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Landa Aranzábal, Mikel | Zita eskatu | |
Martín Berra, José Antonio | Zita eskatu | |
Navarro Sampedro, Juan José | Zita eskatu |