Errehabilitazioa eta Fisioterapia
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Errehabilitazioa eta Fisioterapia Unitate Asistentziala esperientzia profesional ugariko mediku errehabilitatzaile eta fisioterapeuta talde batek osatzen du. Pazienteak gaixotasun edo traumatismo baten ondorioz galdu duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea du helburu Unitateak.
Fisioterapia eta Errehabilitazioko mediku espezialistak
Zainketa batzuen bitartez, pertsonek eguneroko bizitzarako behar duten gaitasuna bereganatzen, iraunarazten edo hobetzen ditu, bizi-kalitatea ahalik eta onena izan dadin.
Errehabilitazioa egiteko, gure zentroa ekipamendu aurreratuenez hornituta dago, teknika hauek egiteko: eskuzko teknikak, mugimendu-teknikak (kinesiterapia eta mekanoterapia), bendeaje neuromuskularrak (taping-a) edo instrumentalak (infragorriak, ultrasoinuak, bizikleta ergonomikoak, diatermia edo Indiba®, besteak beste).
Zerbitzu-zorroa
-
Errehabilitazio ortopedikoa
Sistema muskulueskeletikoko gaixotasunak eta gaitzak ebaluatu, diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen da; hala nola min kronikoak, muskulu-distentsioak, lesio larriak eta hausturak, baita sortzetiko patologia batzuk ere, esaterako, oin laua. -
Talka-uhinen bidezko tratamenduak
Gorputzez kanpoko talka-uhinen bidezko terapia metodo berritzailea da lokomozio-aparatuko mina tratatzeko, eta tendoi, lotailu, kapsula, muskulu eta hezurretako aldaketa patologiko jakin batzuk hobetu egiten ditu, mina berariaz ken baitaiteke tratamendu horren bidez. Ekografia batez gidatuta aplikatzen denez, eraginkorragoa da tratamendu fokala. -
Pelbis-zoruaren errehabilitazioa
Pelbis-zoruaren disfuntzioak eta sexu-eremukoak ebaluatzen eta tratatzen dira emakumeengan erditu ondoren eta menopausian eta gizonengan, prostata-kirurgia baten ondoren. Umeentzat ere izan daiteke baliagarria, gaueko enuresia edo gernu-ihesa badute. Bereziki egokia da gernu-ihesa, uzki-esfinterreko ihesa, haize-ihesa, perineoko mina, haurdunaldia eta erdiondokoa eta disfuntzio sexualak tratatzeko. -
Errehabilitazio neurologikoa
Nerbio-sistema zentraleko edo periferikoko erasan batek eragindako nahasmenduak eta lesioak tratatzen ditu, traumatikoak edo garuneko istripukoak, mugimenduko nahasmendu gisa adierazten direnak. -
Arnas errehabilitazioa
Biriketako errehabilitazioko programa gehienek biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa duten pertsonen beharrak dituzte xede, birika-edukiera handiagoa eta jariatze-maneiu hobea lortze aldera. Kasu hauetan ere da egokia: asma, bronkiektasiak, biriketako fibrosiak, eta toraxeko kirurgia baten ondoren. -
Kirol-errehabilitazioa
Kirolarien lesioak prebenitzea eta tratatzea du helburu; izan ere, entrenamendu-zama handiei aurre egin behar izaten diete eta hainbat motatako eta larritasun-mailatako lesioak izateko joera dute. Tratamendua ematea ez ezik, lesioen prebentzioari buruzko heziketa ere du helburu.
-
Bizkarraren eskola
Jarrera egokia nola mantendu, muskuluak landu aurretik nola prestatu eta muskulu-talde egokiak nola indartu ikasteko ekintza errazak irakastera bideratuta, lesio eta gertakari mingarriak saihesteko edo errehabilitazioa osagarri gisa hobetzeko, bizkarrezur-prozesu mingarri baten ondoren.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Arrese, Lander | (fisioterapeuta) | |
Elizondo, Igor | (fisioterapeuta) | |
Gonzalez Rivero, María | (fisioterapeuta) | Zita eskatu |
Gutiérrez Ruiz, Agustín | (errehabilitazioko medikua) | Zita eskatu |
Marcos Andrés, Ángel | (fisioterapeuta) | |
Quintanilla Zuaznabar, Iñaki | (fisioterapeuta) | |
Salaverría Izaguirre, Natalia | (errehabilitazioko medikua) | Zita eskatu |
Suarez de Luis, Adriana | (fisioterapeuta) | Zita eskatu |
Velasco García, Verónica | (fisioterapeuta) | Zita eskatu |