• Hasiera
  • Mina talka-uhin fokalen bidez tratatzea

Talka-uhin fokalak

Lokomozio-aparatuko minaren kontrako tratamendu ez-inbaditzailea, ekografia bidez kontrolatua.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Talka-uhin fokaletako mediku espezialistak

Donostiako IMQ Zurriola Klinikak talka-uhin fokaletako Duolith® T-Top Ultra aparatua –energia handiko eta azken belaunaldiko teknologia– sartu du bere zerbitzu-zorroan, minaren aurkako terapia fisikoaren bidez.

Tratamendua terapeuta kualifikatu eta eskarmentudunek aplikatzen dute, hala nola Zentroko Medikuntza Fisiko eta Errehabiliazioko mediku espezialista Agustín Gutiérrez Ruiz doktoreak, zeinak ISMST (International Society for Medical Shockwave Treatment) erakundeak ziurtatuta aplikatzen duen. Hori dela eta, tratamendu-metodo berritzailea da, eta, neurri handi batean, arriskurik eta albo-ondoriorik gabea, sistema muskulueskeletikoan mina tratatzeko.

Ekografiaz gidatuta aplikatzeari esker, eraginkortasun eta balio handiagoak ematen zaizkio tratamenduaren aplikazio fokalari. Zentroko mediku espezialistak urte ugariko esperientzia du tratamendua egiten.

Zer dira talka-uhinak?

Talka-uhinak energia altuko soinu-uhin entzungarriak dira. Talka-uhinak 1980tik erabili dira medikuntzan,  hain zuzen, giltzurruneko harriak disolbatzeko.

Minaren terapian, talka-uhinen energia gizakiaren gorputzeko min-eremuetara transferitzen da, eta hor bere efektu sendatzaileak garatzen ditu. 

Nola funtzionatzen dute talka-uhinek?

Mekano-transdukzio izeneko prozesu baten bidez, talka-uhinen estimulu mekanikoak erantzun biologiko bat sortzen du, “hazkunde-faktoreak” estimulatuz eta odol-hodi berriak sortzea eta ehuna birsortzea bultzatuz.

Azken batean, gorputzetik kanpoko talka-uhinak saiatzen dira kaltetutako ehunak bizkorrago sendatzen.

Zein arazo tratatzen da gehien?

  • Epikondilitisa (tenislariaren ukondoa)

    Ukondoaren aldeko tendinopatiak narritadura-egoera mingarria sortzen du muskulu hedatzaileen tendoian, eta horrek eragina du eskumuturraren egonkortzean, erraketaren heldulekuari eustean. 
  • Epitrokleitisa (golf-jokalariaren ukondoa)

    Mina ukalondoaren erdiko aldean, eskumuturreko eta hatzetako muskulu tolestaileak aktibatzean areagotzen dena.
  • Trokanteritisa

    Trokanterrean txertatzen diren tendinopatiek mina eragin ohi dute oinez ibiltzean eta gaueko atsedenaldian bermatzean.
  • Errotulako tendinitisa (jauzilariaren belauna)

    Tendoi errotulianoaren hanturak mina eragiten du errotularen beheko muturrean. Oro har, minak alde bati bakarrik eragiten dio. Errotulako tendinitisa sarri agertzen da lasterkariengan.
  • Akiles-en tendinopatia

    Akiles-en tendoiko minaren sindromea da, eta batzuetan kaltzifikazioa izaten du. Akiles-en tendoiko mina edo akilodinia kroniko bihurtu ohi da eta mugapen funtzionala sortzen du.
  • Oin-zolako fasziitisa

    Orpoaren ezproia oinaren behealdeko kaltzifikazioa da. Oin-zolako faszian mina eta hantura egoteak oin-zolako fasziitisa du izena, eta oinez ibiltzean orpoa bermatzea eragozten du.
  • Tendinopatia kaltzifikatzaileak

    Tendoietan eta tendoi-lotuneetan kaltzio-metakinak ohi daude. Tendoi supraespinosoak jasotzen du eraginik handiena.
Hitzordua erreserbatu

Nola funtzionatzen du talka-uhinen bidezko tratamenduak?

Medikua pazientearekin elkarrizketatuko da horren historia mediko zehatza ezagutzeko, eta tratatu beharreko minaren eremua ekografia bidez lokalizatuko du. Tratamendua behar bezala diagnostikatu eta adieraztea da terapiaren arrakastaren gakoa.

Tratatu beharreko eremuko larruazalean gel bat ematen da, ondoren gorputzean talka-uhinak aplikatzeko, energiarik galdu gabe. Tratatu beharreko patologiari eta pazientearen tolerantziari egokitutako intentsitateak, maiztasunak eta bulkadak aplikatzen dira.

Zenbatean behin egin behar da tratamendua, eta zein da horren iraupena?

Tratamendu-saio bakoitzak 15-30 minutu irauten du, koadro klinikoaren arabera. Batez beste, 3 eta 5 saio artean behar izaten dira, patologiaren eta pazientearen arabera, eta lesioa kontsulta bakoitzean monitorizatzen da.

Zer-nolako arrakasta du talka-uhin fokalen bidezko tratamendua?

Tratamendua behar bezala adierazi eta aplikatu ondoren, paziente askok adierazten dute ez dutela minik sentitzen, edo askoz min gutxiago sentitzen dutela saio bakarra edo bi saio egin ostean. Mina arintzeak funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea bueltatzen dizkio pazienteari.  

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Gutiérrez Ruiz, Agustín Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain