Dietetika eta nutrizioa
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Dietetika eta Nutrizioko Unitate Asistentzialak pertsona osasuntsuen edo gaixoen (dietoterapia) dietak aztertzea du xede; pertsona osasuntsuengan nutrizioaren fisiologiari buruzko ezagutzaren arabera, eta gaixoengan, elikadura-nahasmenduen fisiopatologiaren ezagutzaren arabera.
Nutrizio eta Dietetikako mediku espezialistak
Hainbat espezialitaterekin elkarlanean ari da: Endokrinologia eta Familiako Medikuntza (diabetesa, kolesterola eta obesitatea tratatzeko), Kirol Medikuntza (kirolariaren plangintza dietetikoa), Psikiatria eta Psikologia (elikadura-portaeraren nahasmenduak tratatzeko, hala nola anorexia eta bulimia).
Dietetikan eta Nutrizioan aditua den mediku batek lehenengo nutrizio-balorazio bat egin ondoren, dieta egokitu eta dieta pertsonalizatu bat taxutuko du eta ohitura egokiak aholkatuko ditu; ondoren, jarraipena egingo du eta banaka ezarritako helburuak aldizka aztertuko ditu.
Zerbitzu-zorroa
-
Haurren eta helduen gehiegizko pisua eta obesitatea
-
Proteina-ekarpeneko dieta
-
Diabetesa, kolesterola, hipertentsioa… dituzten pazienteentzako dietak
-
Elikadura-portaeraren nahasmenduak (anorexia, bulimia, etab...)
-
Kirolarientzako orientabide dietetikoa
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Telleria Arruabarrena, Ana |