Irudi bidezko diagnostikoa
Irudi bidezko diagnostikoaren edo erradiologia proben bidez, gorputzaren barruko irudiak egin eta ikus daitezke. Miaketa fisiko eta informazio klinikoaz gain erabiltzen dira teknika horiek gaixotasunak diagnostikatzeko eta gaixotasun baten eboluzioa ikusteko edo ebakuntza baten aurretik egiaztatzeko. Osasunari arriskurik ez eragiteko, mediku batek agintzen duenean baino ez dira egiten, eta proba-kopurua murriztu eta alde sentikorrenak babesten dira.
Irudi bidezko Diagnostikoko mediku espezialistak
Zure medikuak proba erradiologiko bat egiteko eskatzen badizu, normalean ez du prestaketarik behar (behar badu, zure medikuak adieraziko dizu prestaketa-mota), baina jakinarazi beharko duzu:
- Duela gutxi irudi bidezko proba bat egin dizutela.
- Haurdun zaudela edo horren susmoa duzula.
- Hautxoari bularra ematen diozula.
- Gaixotasunen bat duzula (eta zein botika hartzen duzun).
- Hauetariko bat duzula: taupada-markagailua, desfibriladorea, kateterrak, klip metalikoak edo medikazio-ponpa.
- Alergiaren bat duzula, edo aurreko probaren batek arazoren bat eragin dizula.
Zerbitzu-zorroa
-
Erradiologia konbentzionala
Muskuloeskeletikoa, abdomena, toraxa. -
Ortopantomografiak
Hortz-erradiografia panoramiko izenez ere ezagutzen da. Teknika hori X izpiez baliatzen da hortz-egituren eta aho-anatomiaren informazio xehatua emateko. Azterketa erradiologiko horri esker, irudi bat lortzen da, hortzei, masailezurrei eta barailari eragiten dioten ahoko konplikazioak detektatu eta aztertzeko. -
Erradiografia digestiboa
Enema opakoa, urdail eta duodenoko azterketa, heste-igarotzea. -
Mamografiak
Miaketako mamografia bularren irudiak hartzen ditu dosi txikiko X izpien bidez minbizia goiz detektatzeko (emakumeak sintomak nabaritu aurretik), hoberen tratatzen denean. -
Hezur-dentsitometria
Euskadiko lehen zentroa izan da teknologia hori erabiltzen. Horri esker, hezurraren dentsitatea ebalua daiteke ekografia baten bidez, eta hausteko arriskua, 10 urtetara. Abantaila honekin: pazientea ez da erradiazioen eraginpean jarri behar. -
Ekografia
Irudi bidezko diagnostiko-proba bat da, soinu-uhinak (ultrasoinua) erabiltzen ditu gorputzaren barruko organoen, ehunen eta egituren irudiak sortzeko. Erradiografiak ez bezala, ekografiak ez du erradiaziorik erabiltzen. -
Erronantzia magnetikoa
Azken belaunaldiko erresonantzia magnetiko irekia, bakarra inguruan, zeinari esker pazientea osorik azter daitekeen, klaustrofobia-efekturik gabe. Halaber, mugikortasun urriko pertsonak eta haurrak miatzea errazten du. -
Orratz fin batekin egindako ziztada/xurgapen ekogidatua
Prozedura horren bidez, bularreko ehun edo likido kantitate txiki bat (susmopean jartzen dena) ateratzen da, aztertzeko eta minbizi-zelulak dituen jakiteko. Kontrol ekografikoarekin egiten denez, aukera ematen du alderik egokienak hautatzeko eta egitura sentikorrak saihesteko. -
Kaltzifikazioen giltzadurako garbiketa ekogidatuak
Honetan datza: orratz bat jartzen da kaltzifikazioaren erdian, anestesia lokalarekin eta kontrol ekografikoarekin; ondoren, gatz-serum edo anestesiko bat presioz injektatzen da, kaltzifikazioa hausteko, eta garbiketa egiteko erabili den xiringarekin kaltzio-materiala husten da.