Kirol-medikuntza
IMQ Zurriola Zentroan kirol-medikuntzako aholkularitza espezializatua eskaintzen dizugu, kirola egiten duzunerako, prestakuntza fisiko egokia izan dezazun eta zure entrenamenduen plangintza egokia izan dadin. Halaber, orientabideak eskaintzen dizkizugu, hainbat arlotan, hala nola kirolerako nutrizioan eta psikologian. Kirolari amateurrei nahiz eliteko profesionalei ematen zaie zerbitzua. Kontsultan miaketa fisiko osoa egiteko eremua dugu, esfortzu-probak egiteko ekipamenduaz hornituta (ibiltzeko zintan eta zikloergometroan).
Kirol-medikuntzako mediku espezialista
Zerbitzu hauek jartzen ditugu kirolari afizionatuen eta profesionalen eskura:
-
Kirol-medikuntzako kontsulta
-
Kirol-gaitasunaren ziurtagiriak
-
Kirolerako osasun-azterketak (lehiaketa, elitea)
-
Prestakuntza fisikoa
Kontsulta prestatzaile fisiko batekin, entrenamenduak planifikatzeko. -
Ariketa terapeutikoko programak gaixotasun kronikoak tratatzeko
Gutxiegitasun baskularra, obesitatea, diabetesa, .. Programa horri buruzko informazio gehiago, hemen. -
Kirolerako nutrizio eta psikologiako kontsultak
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Aramendi, José Francisco |