• Hasiera
  • Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa

Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Traumatologia Unitate Asistentzialaren helburua da balorazio klinikoa, diagnostikoa, prebentzioa, tratamendua, bitarteko kirurgiko eta ez-kirurgikoak erabilita, eta errehabilitazio egokiak egitea, lokomozio-aparatuko eta horrekin lotutako egituretako sortzetiko gaixotasunak eta gaixotasun hartuak, deformazio eta alterazio funtzional traumatikoak eta ez-traumatikoak (istripuzko traumatismoak eta horien sekuelak barne) dituzten pazienteei.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ Zurriola

Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko mediku espezialistak

Azken urteotan, traumatologoek eta kirurgialari ortopedikoek aurrerapen itzelak bultzatu dituzte, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, diagnostiko-arloan nahiz terapia-arloan teknika berriak garatu izanari esker, eta moldatu egin dira herritarren eskakizunetara, emaitzarik onena ahalik eta arrisku txikienarekin eta ahal den azkarren lortzeko. 


Zentro Medikoko Erradiodiagnostiko (erradiologia sinplea, ekografia  muskuloeskeletikoa, erresonantzia magnetiko nuklearra), Neurofisiologia (elektromiografia) eta Errehabilitazio (tratamendu fisioterapikoak) zerbitzuekin lankidetzan aritu izanari esker, eta horri guztiari gehitzen badiogu badagoela guztiz hornitutako ebakuntza-gela bat kirurgia anbulatorio handiak eta txikiak egiteko (ospitaleratu gabe), zerbitzu pertsonalizatua, azkarra, integrala eskaintzen dugu, pazientearentzat segurtasun guztiak dituena. Hori guztia, Donostiako erdialdean bertan; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar. 

Zerbitzu-zorroa

  • Kontsultak

    Proba erradiologikoak erraz eskura daitezke, baita igeltsu-gela ere, teknika terapeutikoak aplikatzeko (infiltrazioak, inmobilizazioak, igeltsatzea, etab...).
  • Plaketa ugariko plasma (PRP) bidezko tratamendua, zelulen birsorkutza estimulatzeko eta ehun kaltetua berregiten laguntzeko.

  • Jarduera kirurgikoa

    - Oineko kirurgia: mailu gisako behatza, hallux valgus (juanikoteak), etab...
    - Eskuko kirurgia: kako-hatza, ganglioia, karpoko kanala, Dupuytren-en kontraktura.
    - Ukondoko kirurgia: epikondilitisa.
Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Aguinaga Badiola, Iñaki Zita eskatu
Alfano, Federico (Zerbitzuari atxikitako mediku orokorra)
Burutarán Usandizaga, Inés Zita eskatu
Camino, Gastón (Zerbitzuari atxikitako mediku orokorra)
Corredor, Javier (Zerbitzuari atxikitako mediku orokorra)
Fernández Sevillano, Juan Luis Zita eskatu
Robador, Nicolás Agustín (Zerbitzuari atxikitako mediku orokorra)

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain