• Hasiera
  • Pelbis-zoruko fisioterapia

Pelbis-zoruko fisioterapia

Pelbis-zorua edo perineoa da pelbisaren behealdea estaltzen duen muskulu eta ehun konektiboen multzoa. Muskulu horiek pubisaren eta kokzixaren artean daude, bulbaren eta uzkiaren inguruan, eta abdomeneko erraien euskarri dira.

Kontaktatu orain

Centro médico privado IMQ Zurriola

Zertan datza pelbis-zoruko fisioterapia?

  • Eginkariei eta gernuari eustea: pelbis-zoruak esfinterrak kontrolatzen ditu, pixa egitea eta sabel-hustea egokiak izan daitezen.
  • Funtzio sexuala: perineoko muskulak ondo tonifikatuta badaude, sexu-harremanak atseginagoak izango dira.
  • Ugalketa-funtzioa: perineoa da haurtxoaren  buruak gainditu behar duen azken oztopoa; burutxoa biratzen laguntzen du, eta uzkurdura erreflexua eragiten du umetokian (egozpen-erreflexua), eta horrek bultza egiteko gogoa eragiten dio haurdunari.
  • Eusteko funtzioa: perineoak maskuriari, umetokiari, baginari eta ondesteari eusten die. 

Zertan datza pelbis-zoruko fisioterapia?

Diziplina terapeutiko horren bidez, pelbis-zoruaren disfuntzioak eta sexu-eremukoak ebaluatzen eta tratatzen dira. Horiek emakumeari erditu ondoren eta menopausian gertatzen zaizkio, eta gizonari, prostata-kirurgia baten ondoren. Fisioterapia-mota hori, halaber, erditu ez duten edo menopausiatik gertu ez dauden emakumeengan eta prostatektomia egin ez zaien gizonengan  ere erabiltzen da tratamendu prebentibo edo errehabilitatzaile gisa.

Izan ere, umeek ere izan ditzakete arazoak pelbis-zoruan, esaterako, zazpi urtetik gorakoak izanda ohean oraindik txiza egiten dutenek (gaueko enuresia edo gernu-ihesa). Edo inpaktu handiko kirolak edo hiperpresiboak (running, tenisa, atletismoa, pisuak altxatzea) egiten dituzten emakumeek ere.

Zein arazo tratatzen da maizen?

Pelbis-zoruaren disfuntzio hauetan laguntzen du, besteak beste, pelbis eta perineoko fisioterapiak:

  • Gernu-ihesa

  • Gernu-larritasuna

  • Polakiuria

  • Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna

  • Organoak jaistea (prolapsoa)

  • Perineoko mina

  • Idorreri terminala

  • Haurdunaldian eta erdiondoan

  • Disfuntzio sexualak (dispareunia, baginismoak, erekzioaren disfuntzioa)

Kontaktatu orain

Pelbis-zoruko fisioterapiako mediku espezialistak

Lehenengo kontsultan patologia aztertzen da, historia uro-ginekologiko xehe baten eta barne-miaketa baten eskutik.

Pertsonaren eta sintomen arabera aukeratuko da tratamendua.

Hauek dira erabili ohi diren tekniketako batzuk:

  • Gernu-errutinen jokabidea entrenatzea.
  • Elektroestimulazioa.
  • Biofeedback-a.
  • Ariketa abdominal hipopresiboak.

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain